XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

P. Bordaçarre-ren BERTERRECH pastorala

Aurtengo Pastorala Zuberoko Ligiñ izan da abuztuaren 2-an, ilaren lehenengo igandeañ.

Urrengo igandean Atarratzeñ izango zala entzun genduan.

Ligiko barri hau ZERUKO ARGlA-n Irakurri genduan, eta hara joatea pozez beterik erabagi genduan.

Baina, irakurle, gertakizunen bat Ligin dala entzuten badozu, kontuz! Bizkaitik joaten bazara, bezperaz urten behar dozu.

Bestela, batez ere auto txiki batean joan behar badozu, txarto ibiliko zara nonbait.

Ligi erri txiki bat da, eta maparik gehienetan Licq-Athérey izenagaz agertzen da.

Bizkai aldetik errixka horretara joateko, denbora nahikoa behar da.

Lehenengo Maulerá joan behar dozu, eta handik ego aldera jo.

Gero ta gero ere, eldu ginan bertara, antzerki xarmangarrí ha ikusteko.

Atzeko aldean mendia, aurreko aldean eliza, zelaitxo berde ta eder batean egiten da antzerkia.

Eguzki ederra, kolore asko.

Euskalerrian, Zuberoa benetan da kolorezko lurraldea.

Kolore horreek, dantzari bikain horreek... dana zan mugimendua, bizia.

Musikalariak atzeko aldean jarrita, egon ezinezko txori batzuk bezala, ta ezker aldean, deabru gorri bat dingilizka.

Pastoral bitartean, dantzak eta sataneriak ere emoten dira.

Pentsa leiteke, sorginak ere (berezikí lurralde horretako sorginak) ba daukela zerikusia antzerki horretan.

Gaur egun eta gure oraingo mundu honetan, antzerki hau, zoragarria izanez gainera, gauza guztiz apartekoa da.

Eldu ginaneko, jende asko egoan; gehienak bertakoak.

Gipuzkoako lagun batzuk ikusi genduzan.

Lapurdiko Larzabal jauna, Pastoral arloan oso aditua.

Bizkaitik geu bakarrik joan ginan.

Aurtengo Pastorala, Berterrech izan dogu.

Egilea: P. Bordaçarre, Etchahoun izengoitiz ezagunagoa.

Antolatzailea: A. Bordaçarre, haren semea.

Biok Iruriñ jaioak.

Lehenengotan, gauza triste bat ikusi neban.

Orain iru urte dirala, Maulen Txikito de Kanbo antzerkia ikusi nebanean, programa euskeraz eta frantsesez egoan.

Aurten, osterá, frantsesez bakarrik.

Ez dakit zegaitik.

Gure Pastoraletan, gaia ez da hain interesgarria izaten.

Beti burruka bardintsuak ikusten ditugu.

Guk ikusi genduan Pastoral honetan, Berterrech-ek (erriko mutil batek) Margaita maite dau, eta neskak ha ere bai.

Baina Beaumont-ek (jauntxo batek) Berterrech il egiten dau, gero Margaita esposatzeko.

Margaitak Berterrechen gorpua topatzen dau.

Holan, iltzailea nor dan ezagun egiten da errian, eta, azkenez, Parisera joatea erabagiten dabe erritarrak, Frantziako erregeari justizia egiteko eskatuaz.

Charles VII., atxakia honekin, Zuberoa menperatzera dator.

Beaumont Zuberoa jausi ondoren, Aragonera doa bere anaia ezkonduagana.

Pastoral honetan gauza interesgarriak ikusi leitekez.

Esaterako, Beaumont horrek, asikeran, txartzat artu eban erregea.

Baina, korapilo aundi horretan, ez da erraz ikusten zein dan benetako jokoa eta egilearen asmoa.

Egia esan, Pastoral guztietan gauza bardintsuak agertzen dira beti: Txarrak-Onak (gorriak-urdinak), eta zenbatgura burruka.

Manikeismo kutsua dario guztiari eta honetan ere ba dauka zerikusirik Zuberoan izan zan errepresinoak.

Ta, jakina, Ona ateratzen da beti nagusi.

Ez dago historiazko aririk.

Gauzak ondo konpontzen dira, jendearen atsegingarri.

Antzerkilariak, ezelango kezkarik gabe, bene-benetan artzen ditue antzinako edozelako personajeak.

Gai hau, oso jakingarria dogu; eta oraindinokarren Larzabal izan ezik inok ez dau gure artean gauza andirik egin, Pastoralak aztertzeko.

Kronika hau amaitzeko, azken puntu bat: antzerkilari legez, ez da emakumerik agertzen Pastoraletan.

Ikusten dira neska batzuk, hori bai, baina eguneroko jantziekin, tokia garbitzen, ekitaldien ostean.

Gaur egun ere hori zegaitik egiten daben jakin gura izan genduan.

Ba dakigu, Larzabalek egindako Pastoral barrietan, emakumeak ere agertzen dirana; baina Zuberoan, errian, ez dira sekula agertzen.

Antzerkia amaitutakoan, Etchahunen gana urbildú ginan.

Pozez beterik onartu ginduzan, batez ere bizkaitarrak, bilbotarrak ginala jakin ebanean.

Eta, beste gauza batzuen artean, Pastoraletan emakumeak zegaitik agertzen ez ziran itaundu geuntsan.

Ez dakit ondo ulertu eban ala ez gure izkera.

Gu ahalegindu ginan berari ulertzeko.

Baina agiri agirian egoan, berari asko kostatzen jakona.

Halan eta guztiz ere, hauxe bakarrik esan euskun: Tradizinoa da.

Beraz*, tradizinoa bada, ez pentsa neska irakurle, Zuberoan, oraindik behintzat, Pastorala egiteko artuko zaituenik.

Karmele Errotaetxe.